Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Orléansko dukea, Luis Filipe Josef

Frantziako printzea (Saint-Cloud, 1747 - Paris, 1793). Luis XVI.aren iloba. Luis XVI.a aginpidean egon zen garaian parlamentuko oposizioaren buruzagi izan zen eta Ingalaterrako joera liberalen jarraitzaile. Luis XVI.aren lekua hartzeko helburua izan zuen, baina aukera hori desagertu zenean neurri demokratikoak bultzatzen jarraitu zuen. 1792an diputatu aukeratu zuten Parisen, eta urte berean baztertu zituen noble izateak ematen zizkion eskubide bereziak; hori zela eta Philippe Égalité ezizena jarri zioten. Erregearen heriotzaren aldeko botoa eman zuen eta heriotz zigorra ezarri zioten, monarkia berriro ere aginpidean jartzeko asmoak omen zituelako.