Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oliwako bakea

1660ko maiatzaren 3an Poloniako Oliwa hirian izenpetu zen bake hitzarmena. Poloniak, Suediak, Brandenburgok eta Germaniako Inperioak izenpetu zuten hitzarmena, eta horren arabera Poloniako Joan II.ak uko egin zion Suediako errege izateari eta Pomerelia bere esku geratu zen. Brandenburgoko printze hautesle Frederiko-Gileni, bestalde, Prusiako aginpidea eman zitzaion.