Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olmi, Ermanno

Italiar zinemagilea (Bergamo, 1931). Milango Arte Ederretako Lizeoan egin zituen ikasketak. Edisonvolta argi-indar fabrikan hasi zen lanean eta 1953tik 1961era hogeita hamar bat film dokumental labur egin zituen fabrika horrentzat. 1959an egin zuen bere lehen film luzea. 1978an Urrezko Palmondoa irabazi zuen Cannesko zinemaldian mundu osoan arrakasta handia izan zuen L’albero degli zoccoli filmarengatik. Film nagusiak: Il tempo si è fermato (1960, Denbora gelditu egin da), Il posto (1960, Lanpostua), I fidanzati (1963, Senargai-emaztegaiak), E venne un uomo (1965, Gizon bat dator), Un certo giorno (1968, Egun batez), I recuperanti (1969, Berreskuratzaileak), L’albero degli zoccoli (1978, Eskalapoien zuhaitza), Cammina, cammina (1983, Ibili, ibili), La legenda del santo bevitore (1988, Santu edalearen kondaira).