Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olmedo, José Joaquín

Ekuadorko olerkari eta politikaria (Guayaquil, 1780 - Guayaquil, 1847). Guayalquilgo probintziaren ordezkari izan zen Cadizgo Gorteetan (1811-1816). Gero, Guayaquilgo Gobernu Batzordeko lehendakari hautatu zuten (1820-1822) eta Peruko Biltzar Konstituziogilean esku hartu zuen diputatu gisa (1823). Peruko ordezkari izan zen Frantzian eta Ingalaterran (1825-1828) eta, gero, Ambatoko Biltzar Konstituziogileko buru (1835). Bestetik, olerkari ere izan zen; hala, Quintanaren eta erromantizismo aurreko idazleen eragina izan zuen. Haren obra aipagarri batzuk: La victoria de Junín: Canto a Bolívar (1825), Obras poéticas (1848) eta Poesías inéditas (1861).