Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oliveri Albisu, Inaxio

Gipuzkoar politikaria (Errenteria, 1942). Gipuzkoako Ikastolen Federazioko lehendakaria izan zen 1978-1980 urteetan. Karlos Garaikoetxea lehendakaria zenean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko sailburu izan zen, eta sail horretako bulego teknikoko zuzendari izendatu zuten 1982an. Gipuzkoako diputatu hautatu zuen 1984. urtean EAJ alderditik. EAJ alderdiaren haustura gertatu zenean, EA alderdia sortu zuen Karlos Garaikoetxearekin batera. 1991tik 1996ra Eusko Legebiltzarreko kide izan zen, eta 1995etik 2001. urtea bitarteko bi legealdietan Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburu. Eusko Alkartasuna sortu zenetik alderdiaren idazkari nagusi izan zen, 1999an kargua uztea erabaki zuen arte.