Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oliver, Joan

(Pere Quart izenez ezaguna). Katalan idazlea (Sabadell, 1899 - Bartzelona, 1986). Lehen lana 1926an argitaratu zuen eta 1934an eman zuen argitara lehen poesia idazlana. Espainiako Gerra Zibilean lan handia egin zuen katalandar kulturaren alde, orobat, frankistek Bartzelonara iristear zirenean hirian zeuden idazleei ihes egiten lagundu zien. Gero erbestera alde egin zuen, Mexikora lehenik eta Txilera gero. Espainiara itzulirik kazetari lanetan aritu zen zenbait egunkari eta aldizkaritan. Oliver-en olerkiak errealistak eta moralzaleak dira. Drametan berriz satira, kritika eta errealismoa dira ezaugarri nagusiak. Lan aipagarrienak: Cataclisme (1935), La fam (1938), Quasi un paradís (1951), Quatre comèdies en un acte (1970), Biografia de Lot i altres proses (1962), Tres comèdies (1960), Tros de paper (1970), Les decapitacions (1934), Oda a Barcelona (1936), Bestiari (1937), Vacances pagades (1959), Obra de Pere Quart (1963), Circumstàncies (1968), Antologia (1979).