Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ojuwku, Khukwuemeka Odomegwu

Nigeriar militarra eta politikaria (1933). Historia modernoko ikasketak egin zituen, Ingalaterran, Oxforden hain zuzen. Ikasketak eginda, Nigeriara itzuli zen eta funtzionario zibil gisa lan egin zuen. 1957an gudarostean sartu zen, eta 1963an teniente koronel gradua lortu zuen. 1966an Nigeriako ekialdeko eskualdeko gobernadore militar izendatu zuten. 1967an, bere mendeko eskualde hori (Biafrako Errepublika deitua) Nigeriatik bereizteko iraultza gidatu zuen. Gerra zibila hasi zen, eta burujabetasunaren aldekoek galdu zuten (1970).