Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oka

Bizkaiko ibaia (9 km). Oiz eta Bizkargi mendietan du iturburua eta Muxika, Gernika-Lumo, Forua, Kortezubi eta Muruetako udalerrietako lurrak ureztatzen ditu ura Gernikako Itsasadarrean isuri baino lehen. Golako errekaren ura jasotzen du Gernikan, eskuinaldetik.  v Zadorra ibaiaren eskuinaldeko adarra. Zuiako Olazar mendian du iturburua (Araba) eta Otoko herriak eta Mendozako udalerriak ureztatzen ditu ura Zadorra ibaian isuri baino lehen, Iruñean.