Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ojanguren Arrillaga, Indalecio

(«Fotógrafo Aguila» deitua). Gipuzkoar argazkigilea (Eibar, 1887 - Eibar, 1972). Mendizalea ere bazen eta Eibarreko Kirol Taldeko ohorezko lehendakari izendatu zuten 1966. urtean. Argazkigintzari dagokionez Euskal Herriko ikuspegiak, elizak, ermitak, ohiturak, pertsonak eta abar erretratatu zituen. Geografía General del País Vasco-Navarro, Euskalerriaren Yakintza (Azkue), Catálogos de Monumentos de Vizcaya (Javier Ybarra) eta El País Vasco (Julio Caro Baroja) obra handietan ikus daitezke Indalecioren argazkiak.