Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ojeda, Alonso

Espainiar itsasgizona eta konkistatzailea (Cuenca, 1465? - Santo Domingo, 1515). Kolonen laguntzailea izan zen haren Ameriketarako bigarren bidaian (1493). La Españolan izan zen, Trinidad eta Margarita uharteak ikertu zituen eta Curaçaoko uhartea aurkitu zuen. 1508an Espainia Berriko gobernari izendatu zuten eta hurrengo urtean Cartagenara abiatu eta San Sebastian hiria sortu zuen (1510). Oso gogor jokatu zuen Ameriketako indiarrekin.