Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ochoa de Olza Sanz, Ignacio

(«Iñaki Desormais» deitua). Nafar poeta (Iruñea, 1940). Zuzenbideko ikasketak egin zituen Zaragozan eta kazetaritzakoak Iruñean. Nafarroako unibertsitateko soziologiako katedradun, Iruñeko Turismo eskolako irakasle eta Espainiako Irrati Nazionaleko berri emaile izan da Nafarroako hiriburuan. Río Arga eta Elgacena aldizkarietan plazaratu ditu poema asko eta sari ugari jaso ditu, bestalde. Obra nagusiak: Ea bunker, ea, ea (1978. urteko Sanfermin odoltsuari buruzkoa), Matad al dinosaurio (1983), Pájaro de ojos ciegos (1987), Levitación sobre el caos (1987), Tiempo provisional (1988), Libro de infames ilusiones (1988), La desaparición ilimitada (1988) eta Adiós Pamplona-Agur Iruñea (1990).