Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ochoa de Capanaga, Martin

Bizkaitar idazlea (Mañaria, XVI. m. - Mañaria, XVII. m.). Bere jaioterriko apaiz eta Durangoko gramatikako irakaslea izan zen. Jerónimo de Ripalda jesuitaren Exposición breve de la doctrina christiana obra eman zuen bizkaieraz (1656).