Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ochoa de Zabalegui Paternain, Cruz

Nafar elizgizona, legegilea eta politikari karlista (Gares, 1840 - Toledo, 1911). Zuzenbideko, teologiako eta filosofiako ikasketak egin zituen Zaragozako eta Salamancako unibertsitateetan. Zaragozako unibertsitateko katedraduna zen eta Gorteetako diputatu hautatu zuten 1869. eta 1871. urteetan, eta senadore 1893. urtean. II. Karlistadan Santa Kruz apaizaren taldearekin parte hartu zuen. 1873. urtean atxilo hartu eta hiltzera kondenatu zuten hasieran; gero bizia barkatu zioten. 1882. urtean egin zen apaiz eta Gasteizko eliz-barrutiko epaile izendatu zuten. Legitimista Español egunkarian eta El Boletín Eclesiástico de la Diócesis de Calahorra aldizkarian idatzi zituen lan aipagarrienak. Harena da Memorias de la Campaña carlista obra.