Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ochoa de Albornoz, Severo

Espaniar sendagile eta biokimikaria, Estatu Batuetan herritartua (Luarca, 1905 - Madril, 1993). Madrilgo unibertsitatean medikuntza ikasketak eta doktoretza egin zituen (1929). 1954an New Yorkeko unibertsitateko biokimikako katedradun lana hartu zuen, eta han geratu zen bizitzen. Beste zenbait azterketa egin zituen arren, fotosintesiari buruz besteak beste, azido erribonukleikoa (RNA), herentzia erabakitzen duen entzimetako bat aurkitzea izan da Ochoaren lan nagusia; zenbait azido erribonukleiko mota sintetiza zitzakeen entzima berezi bat aurkitu zuen, eta aurkikuntza horrez baliaturik hainbat proteina sintetizatzea eta 21 aminoazidok herentzian duten eragina argitzea lortu zuen. Aurkikuntza horiengatik lortu zuen, batez ere, Medikuntza eta Fisiologiako Nobel saria (1959), Arthur Kornberg-i eta berari eman ziotena.