Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ochandategi Ituño, Santos Angel de

Bizkaitar arkitektoa (Durango, 1749 - ?, 1803). Ventura Rodríguez arkitektoarekin lan egin zuen batez ere, eta neoklasizismoaren aitzindaria izan zen harekin batera Nafarroan. Harena da Garesko San Pedro elizako kanpandorrea (1777). Mendabiako parrokiko dorrea egin zuen 1782. urtean eta Mañeruko San Pedro elizako kanpandorre neoklasikoa urte batzuk geroago. Noaingo akueduktuko obretako zuzendari teknikoa izan zen 1782-1790 urteetan. Harena da, halaber, Iruñeko katedraleko aurrealdea, Ventura Rodríguez arkitektoaren zuzendaritzapean egina.