Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Obrenovic

Serbiako dinastia, Milos Obrenovic-ek sortua. Obrenovic dinastia 1819tik 1842ra eta 1858tik 1903ra izan zen Serbiako aginpidean; 1842tik 1858ra eta 1903tik 1945era Obrenovic dinastiaren etsai ziren Karageorgevitx dinastiakoak izan ziren agintari. Obrenovic dinastiako printzeak Milos, Milan III.a, Michael III.a, Milan IV.a eta dinastiako azken kide Alexandro I.a izan ziren.