Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Obrecht, Jacob

Flandestar musikagilea (Bergen-op-Zoom, 1451 inguruan - Ferrara, 1505). Josquin de Prés-en aitzindaritzat hartzen da, eta Errenazimentuko musikan nagusi izan zen frantses-flandestar kontrapuntuzko eta ahozko estiloaren musikagile nagusia da. 1484-1485 urteetan Cambrai-ko katedraleko kapera maisu izan zen; ondoren, 1485-1491 urteetan, Brujasko katedraleko kapera maisu, eta 1492-1496 urteetan, berriz, Anberesko katedralekoa. Denboraldi luzeak eman zituen Italian. Lan ugari utzi zituen: polifonia kantuak; mezak, gehienak lau ahotsetan; pasioak; ereserkiak eta moteteak. Imitazioa erabili zuen pasarte nagusiak gailentzeko. Obrecht izan zen hileta elizkizunetan kontrapuntua erabiltzen lehena.