Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Obraztsov, Sergei

Errusiar txotxongilo maisua (Mosku, 1901 - Mosku, 1992). Txotxongilo antzerkia zabaldu zuen Sobietar Batasunean, eta XX. mendeko txotxongilo maisu nagusietako bat izan zen. Pintura eta antzerki ikasketak egin zituen. 1931n Moskuko Txotxongilo Antzokiko lehen zuzendari izendatu zuten. Sobietar Batasunetik kanpo ere ibili zen txotxongilo emanaldiak eskaintzen, Britainia Handian eta Estatu Batuetan, besteak beste. Bere lanari buruzko liburu bat idatzi zuen: Moya professiya (Nire lanbidea).