Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

obsidiana

iz. Geol. Beira itxurako sumendietako harria. Obsidiana urtutako laba da, oso ur gutxi du (% 0,25 eta % 2,5 tartean); kolore iluna edo beltza du eta ez du kristaldutako gairik. Osaera kimikoa konplexua eta askotarikoa da; gehienetan neutroa da, baina batzuetan basikoa ere izaten da. Itxuraren arabera, obsidiana hialinoak, perlatuak, eta beste mota batzuk bereizten dira. Pumita edo toba obsidiana harro eta arina da, solidottzean barnean geratu diren gasen eraginez. Greziarren eta erromatarren garaian obsidianak asko erabili ziren apaingarri gisa.