Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

O’Brien, William

Irlandar politikaria (Dromoland, Clare, 1803 - Bangor, Caernarvon, 1864). 1843an O’Connell-ek piztu zuen higikunde abertzalearekin bat egin zuen. Gero, Irlanda Gaztea izeneko higikundea sortu zuen beste abertzaleekin batera. 1848an, matxinada bat antolatzen ari zela, preso hartu eta hiltzera kondenatu zuten, baina herio zigorra barkaturik Tasmaniara erbesteratu zuten. Azkenik, 1856an barkamen osoa eman zioten.