Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

O’Connell, Daniel

Irlandar politikaria (Carhan, 1775 - Genoa, 1847). Irlandaren askatasunaren alde borrokatu zen, Ingalaterraren nagusitasunaren kontra. Eskaera nazionalistak eta elizaren arazoa lotu zituen eta hori izan zuen lorpen garantzizkoena, katoliko gehienen adostasuna lortu baitzuen horri esker. 1823an katolikoen eskubideen aldeko Great Catholic Association erakundea sortu zuen. Haren metodoaren oinarriak erresistentzia pasiboa eta masa mugimendua ziren, baina legeak errespetatu zituen betiere.