Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ñu

iz. Zool. Behiaren antzeko burua eta antilopeen itxurako gorpuzkera duen bobidoen familiako hausnarkari batzuen genero izena. Ezagunena ñu arrunta (Connochætes taurinus) da, lepagainean eta kokots azpian txima luzea duena, adarrak albora eta gora kako egituran okertuak dituena, 2,50 m inguru luzea eta 1,30 m garaia dena. Larre bila urruti joan behar duenean talde handietan ibiltzen da. Gehienetan zebra taldeekin batera ibiltzen dira. Hego-Afrikako ordokietan bizi da.