Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nutazio

iz. Astr. Eguzkiaren eta Ilargiaren erakarpen indarrak eraginda, Lurraren ardatzak egiten duen aldizkako higidura edo oszilazioa. Higidura hori prezesio higiduraren gainean gertatzen da.  v  Eguzkiaren eta Ilargiaren erakarpen indarrek eraginda halako indar parea sortzen da Lurrean, baina bi argizagien eta Lurraren arteko distantziak eta erakarpen indarrak aldatuz joaten baitira, indar parean desoreka sortzen da eta Lurraren ardatza higitu egiten da.