Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nureiev, Rudolf

Errusiar dantzaria eta koreografoa (Irkutsk, 1938 - Paris, 1993). 1958. urtean Leningradeko Kirov balletaren bakarlari izan zen, eta antzezpen askotan parte hartu zuen. 1961. urtean, Parisen, babesa eskatu zion frantses gobernuari. Ondoren mundu osoan ibili zen Cuevas markesaren balletarekin eta Chicagoko operako balletarekin. Geroago ingeles Royal Ballet-ean sartu zen, eta Margot Fonteyn dantzari famatuarekin bikotea osatu zuen. Koreografo gisa lan ugari egin zituen, besteak beste: Prokofiev-en Romeo eta Julieta (1977); Manfred (1979); Intxaur kraskailua (1980). 1962. urtean Nureiev izeneko biografia argitaratu zen; 1977.an antzezle nagusia izan zen Valentino filmean. Nureieven jauziak eta jirabira bizkorrak Nijinsky-renen parekotzat jo izan dira. Antzezpen aipagarriak izan zituen, besteak beste: Albrecht Giselle-n, Armand Marguerite and Armand-en, eta Siegfried Beltxarga Lakua-n.