Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nyers, Reszo

Hungariar politikari eta ekonomista (Budapest, 1923). Oso gazterik hasi zen Hungariako Langileen Alderdi Sozialistaren zuzendaritza karguetan. Nekazaritza eta Elikadurako ministroa eta, ondoren, Haziendako ministroa izan zen. Bere herrialdeko erreforma ekonomikoaren bultzatzaileetako bat izan da. Europako herrialde komunisten gainbeheraren ondoriozko aldaketa prozesuan, eta Kadaz 1989an kargutik kendu ondoren, Alderdi Sozialistaren lehendakari egin zuten. Kargu horretan egon zen 1990. urtea arte.