Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nordraak, Rikard

Norvegiar musikagilea (Christiania, Oslo, 1842 - Berlin, 1866). Kullak-en ikaslea izan zen. Norvegiako herri musika asko landu zuen. Grieg-en lankide mina izan zen eta harekin zuen harremanari esker, eragin handia izan zuen joan den mendeko norvegiar musikan. Ja, vi elsker dette landet norvegiar herri ereserkiaren egilea da (1864). Antzerkirako musika, pianorako lanak eta abestiak idatzi zituen.