Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nord

Frantziako iparraldeko departamendua [59], Nord-Pas-de-Calais eskualdean, Belgikako mugan. 5.739 km2 eta 2.520.526 biztanle (1989). Hiriburua: Lille. Nord departamenduko ekonomia jarduera nagusiak; abeltzaintza eta siderurgia, ontzigintza, mekanika eta kimika industria eta ehungintza dira. 1970. urteaz gero beherakada handia izan du ekonomia jarduerak. Lehen hainbesteko garrantzia zuten ikatz meategiak ere ia guztiak itxita daude (1993).