Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nematodo

izond. Zool. Metazooen erreinuko izen bereko phylum-eko animaliez esaten da. Gorputz biribileko har luzexkak dira. Ez dute gorputza eraztunetan edo segmentutan eratua. Batzuek bizkarroi moduan ematen dute bizitza; kolorez zuriak izaten dira horiek. Nematodo gehienak sexu banakoak dira, itxuraz oso desberdinak arra eta emea, askoz handiagoa emea. 9.000 bat nematodo mota ezagutzen da.