Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Neman

(Lituanieraz, Nemunas; Polonieraz, Niemen). Bielorrusiako eta Lituaniako ibaia. 937 km. Minsk-eko gainetan sortzen da eta handik mendebalera jotzen du; lintzurez osaturiko arro zabal bat ureztatzen du eta hura zeharkatu ondoren Grodno-tik igarotzen da eta, iparraldera Lituanian sartzen. Kaunas hiritik igaro ondoren, Lituaniaren eta Errusiako Kaliningradoren arteko muga eratzen du. Tilsit (Sovietsk) igarorik, Kurski golkora isurtzen du ura, Baltikoan. Ontzi txikiak Belista herriraino irits daitezke (700 km inguru). Abendutik martxo erdira arte izozturik izan ohi da. Ubidez loturik dago Dnieper ibaiarekin.