Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nazioarteko Hezkuntza Bulegoa

(Fr. Bureau International d’Education). Genevan 1925ean sortutako nazioarteko erakundea, hezkuntzako arazoak konpontzea eta hezkuntzari buruzko informazioa zabaltzea helburu duena. Munduko gobernu gehienek onetsi dute eta Annuaire International de l’Éducation aldizkarian argitaratzen dira herrialde bakoitzak aurkezten dituen txostenak. Erakunde berezia den arren UNESCOrekin egiten du lana.