Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nazar

Nafarroako mendebaleko udalerria, Kodes mendilerroaren ondoan (Lizarrako merindadea). Mugak: iparraldean, Mendaza eta Kanpezu (Araba); ekialdean, Mendaza; mendebalean, Mendaza eta Kanpezu (Araba), eta hegoaldean, Torralba del Rio eta Mirafuentes. Garaiera, 746 m. 6,47 km2 eta 50 biztanle (nazartarrak). Hizkuntza, gaztelania. XVI. mendea baino lehen galdu zen euskara. Laborantza (garia, garagarra) eta abere hazkuntza (zerriak) dira ekonomia jarduera nagusiak (langileen % 56). Aipagarriak dira XIII. mendeko San Pedro eliza gotikoa (XVI. mendean zaharberritua) eta XVI. mendeko Loreto ermita gotiko-Errenazimentukoa.  v  Historia. 1175. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Nazarreko herria Naçarr izenaz. Antso VI.a Jakituna Nafarroako erregearen eskutik jaso zuen, 1176. urtean, Urantziko herriak zituen foru beraz gobernatzeko baimena. 1833ko urtearen amaieran karlisten eta liberalen arteko gudua gertatu zen Nazarretik hurbil. Liberalak nagusitu ziren. 1845. urtean bihurtu zen udalerri.