Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Navratilova, Martina

Estatu Batuetako tenis jokalaria, jatorriz txekiarra (Praga, 1956). Emakumezkoen tenisak inoiz izan duen jokalaririk handiena. 1975. urtean Federazioaren Kopa irabazi ostean, Estatu Batuetara ihes egin zuen eta 1981. urtean bertako hiritarra egin zen; 70-80 urteetan lehiaketa askotan lortu zuen garaipena; esate baterako Wimbledon lehiaketa ospetsua zortzi bider irabazi zuen.