Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Navas de Tolosa

Andaluziako herrixka, Jaengo probintzian, La Carolina udalerrian. 519 biztanle.  v  Navas de Tolosako gudua. 1212ko uztailaren 16an izen bereko herriaren inguruan izan zen gudua. Errege kristauek (Gaztelako Alfontso VIII.a, Aragoiko Petri II.a eta Nafarroako Antso VII.a) almohadiarren kontra egin zuten borroka; kristauak izan ziren garaile. Era horretan, Sierra Morena eskuratu zuten (Andaluziako sarrera) eta horrenbestez arabiarren kontra borrokatzeko bidea.