Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Natorp, Paul

Alemaniar filosofoa (Düsseldorf, 1845 - Marburgo, 1924). Marburgo-ko eskola neokantistako filosofo ezagunetako bat izan zen. Kant-en idealismo kritikoa onartu zuen naturalismoari aurka egiteko. Pentsamenduaren eta izatearen batasuna proposatu zuen, Platonen ideien teorian oinarri hartuta. Matematika logikan oinarritu zuen. Lan aipagarriak dira: Sozialpädagogik (1899, Gizarte pedagogia), Platos Ideenlehre (1903, Platonen ideien teoria), Die logischen Grundlagen der exakten Wissenschaften (1910, Zientzia zehatzen oinarri logikoak).