Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Natsume, Söseki

Japoniar idazlea (Edo, 1867 - Tokio, 1916). Ingeleseko irakaslea izan zen Tokioko unibertsitatean. 1900ean Japoniako gobernuaren laguntzaz Ingalaterrara joan zen ingeles literatura ikastera. 1907an irakaskuntza utzi eta aldizkari batean hasi zen lanean. Haiku-ak, saiakerak eta batez ere eleberriak idatzi zituen, estilo umoretsu eta berritzaileaz. Arrakasta handia izan zuen bere garaian. Idazlan nagusiak: Katu bat naiz (1905), Haurra (1906), Meatzaria (1908), Atea (1910), Gizonen bihotz gaixoa (1914), Argia eta ilunbea (1916).