Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Natal

Hegoafrikako errepublika osatzen duten lau probintzietako bat. Ekialdean dago, Draghi mendien eta Indiako Ozeanoaren artean. 55.281 km2 eta 2.145.018 biztanle (1985) Hiriburua: Pietermaritzburg. Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza, abelzaintza eta ikatz meategiak dira.  v  1838. urtean boerrek Nataleko errepublika sortu zuten zuluak garaitu ondoren. 1843an ingelesek menderatu eta boerrek Orange eta Transvaal probintzietara alde egin zuten. 1856an Natal Ingalaterrako erreinuko kolonia bihurtu zen. Hegoafrikako gerran (Boerren gerra, 1899-1902) boerrak Natalen sartu ziren baina ezin izan zituzten ingelesak garaitu. 1910ean sartu zen Natal Hegoafrikar Batasunean, 1909an britainiar parlamentuak Hegoafrikako estatua onartu ondoren.