Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nattier, Jean Marc

Frantses margolaria (Paris, 1685 - Paris, 1766). Marc Nattier erretratugilearen semea zen. Hasieran grabatuak egin zituen. Aldi batez Holandan jardun zuen, Petri Handia tsarrarentzat lanean. 1718an Akademian sartu zen. Gero, arrakastarik ezean eta dirurik gabe, erretratuak egiten hasi zen eta 1742an Frantziako errege familiaren erretratugile izan zen. Mitologian oinarritutako erretratuak egin zituen; horrekin arrakasta handia izan zuen. Margolan nagusiak: Poltavako Gudua, Henriketa Frantziakoa Floraz mozorroturik, Maria Leszczynska-ren erretratua eta Luis XV.aren alaben erretratuak.