Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

narbal

iz. Zool. Zetazeoen ordenako eta monodontidoen familiako itsas ugaztuna, 5-6 m luzea (Monodon monoceros). Bi hortz bakarrik ditu, goiko masailezurraren aurreko aldean kokatuak. Ezkerreko hortza ezten baten modura aurrera luzatua izaten du arrak; 4-5 metro luze egin daiteke hura. Azala ilerik gabea eta leuna du, kolorez zuria eta beltza. 40 cm inguru luzeko bular-hegalak eta 1-1,20 m zabaleko isats-hegala ditu. Iparraldeko itsasoetan bizi da.