Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Narayanan, Kocheril Raman

Indiar politikaria (Kerala, 1920 - New Delhi, 2005). Ingeles literaturako ikasketak egin zituen Keralako Travancore Unibertsitatean, eta ekonomiakoak Londresen. Kazetari gisa hasi zen lanean Madrasko The Hindu egunkarian, eta Bombayko The Times of India egunkarian. Londresen bizi izan zenean ere, Bombayko astekari bateko lankidea izan zen. 1997an Indiako errepublikako lehendakari izendatu zuten, britainiarrengandiko independentzia lortu eta berrogeita hamar urte geroago.