Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Narbaitz Caillava, Pierre

(«Pierre Arradoy», «A. Nabarre»). Nafarroa Behereko idazlea (Azkarate, 1910 - Kanbo, 1984). Beloken, Uztaritzen, Baionan eta Okzitaniako Tolosan egin zituen apaiz eta Filosofia eta Letretako ikasketak. Baionako Apaizgaitegi Nagusiko irakaslea izan zen 1938tik aurrera. 1952an Baionako Bikario Nagusi izendatu zuten. Etchea «Action Catholique» erakundeko euskal emakumearen hilabetekariaren zuzendaria izan zen 1946. urteaz geroztik. Gure Herria agerkarian eman zituen argitara lan aipagarrienak. Obra nagusiak: Elizako liburua (1946); Kattalinen gogoetak (1954, 1958an Luis Villasantek gipuzkerara itzulia); San Frantses Jatsukoa (1966), biografia lana; Une ancienne biographie de Saint Michel Garicoïts (1967), Le Matin Basque (1975), Un orfèvre basque: Maurice Ravel (1975), Nabarra ou quand les basques avaient des rois (1978) eta Orria ou la bataille de Roncevaux (1978). 1980an, Blaise Pascal-en Pensées liburua euskaratu zuen Gogoetak izenburupean. Euskaltzain urgazlea izan zen.