Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Naram-Sin

Akkad-eko erregea, Sargon Zaharraren biloba. (K.a. 2600 inguruan). Bere aginpidea zabaldu zuen Persiako Golkotik Anatoliaraino. Lau eskualdetako errege izena hartu zuen. Parisko Louvre museoan Naram-Sin-en estela dago, erregearen garaipen baten oroigarri.