Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Namuth, Hans

Estatubatuar argazkilari eta zinemagilea, jatorriz alemaniarra (Essen, Alemania, 1915 - Long Island, Estatu Batuak, 1990). Vu aldizkariaren erreportajeetako argazkilaria izan zen. Espainiako Gerra Zibilean egon zen, errepublikanoen taldean. 1942an Estatu Batuetako herritartasuna lortu zuen. Bere ibilbide profesionalean arte plastikoetako ehunka artista, pintore, eskultore nahiz arkitektori, atera zizkion argazkiak. Artistak –Jackson Pollock, Willem De Kooning, Josef Albers, Louis I. Kahn eta abar– beren lanean murgilduta ikus daitezke Namuthen argazkietan. Artista horiei buruzko hainbat film ere egin zituen: Willem De Kooning pintorea, Brancusiren atzera begirakoa Guggenheimen, Louis I. Kahn arkitektoa eta abar. Namuthen lanak New Yorkeko Leo Castelli galerian egon ziren ikusgai 1970eko hamarkada osoan zehar. Artisten argazkiak egiteaz gainera, Guatemalako Todos Santos herriko indiarren argazki asko egin zuen.