Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Namouk Kemal

Turkiar idazlea (Tekirdag, 1840 - Chio, 1888). Turkiako aitonen semeen familia batean jaio zen. Istanbulen Shinasi, Turkiako literatura modernoaren aitzindari nagusia, izan zuen irakasle. Bere ideia liberalengatik ihes egin behar izan zuen Turkiatik Ziya Pasharekin batera, eta Parisen eta Londresen bizi izan zen. Londresen Hürriyet («Askatasuna») aldizkaria sortu zuen Ziya Pasharekin, eta Turkiar Gazteak izeneko erakunde iraultzailea sortu zuen. Vatan (Aberria) dramak arrakasta handia lortu zuen, baina guztiz abertzalea zelako atxilotu zuten eta Famagustako kartzelara eraman zuten, Ziprera. 1877an askatu zuten, baina berriro sartu zuten kartzelara, eta Quilos-en hil zen preso zegoela. Namoukek eragin handia izan zuen munduko higikunde abertzale guztietan. Haren antzerki obra nagusia Silistria (1873) da. Intibah (1876) eleberriarekin genero horretako ikuspegi modernoa sartu zuen Turkian.