Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Musset, Alfred de

Frantses idazlea (Paris, 1810 - Paris, 1857). Zuzenbidea eta medikuntza ikasketak egin zituen. George Sand eleberrigilearen eragina izan zuen. 1852an Frantziako Hizkuntza Akademiako kide aukeratu zuten. Hark idatzitako liburuen artean, hauek dira aipagarrienak: Les nuits (1835-1837), Les caprices de Marianne (1833), André del Sarto (1833), Fantasio (1833), Lorenzaccio (1834), Un caprice (1837), La confession d’un enfant du siècle (1836), Mimi Pinson (1843) eta Histoire d’un merle blanc (1842, Zozo zuriarena, J.K. Igerabidek euskaratua).