Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mustelido

izond. Zool. Haragijaleen ordenako izen bereko familiako animaliez esaten da. Txiki samarrak dira, oso gorputz-lirainak eta zaluak. Mustelidoen larrua, kolore-bakarra edo zerrendaduna, oso aintzat hartua da. 28-38 hortz dituzte. Kirats guruindunak dira gehienak. Australian, Zeelanda Berrian, Madagaskarren eta Antilla uharteetan izan ezik, mundu guztian bizi dira.