Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mussorgski, Modest Petrovitx

Errusiar musikagilea (Karevo, Pskov inguruan, 1839 - San Petersburgo, 1881). Balakirev, C. Cui, Borodin eta Rimsky-Korsakov-ekin harreman estuak izan zituen. 1868-1870. urteen bitartean Boris Godunov opera idatzi zuen, haren lan ospetsuena, Pushkin idazlearen liburu batean oinarriturik. Obra aipagarriak ditu, besteak beste, Khovanshchina (1873) opera amaitu gabea, Rimsky-Korsakovek bukatua eta Erakusketa bateko Koadroak (1874) pianorako suitea, Maurice Ravelek orkestrarako moldatua. Beste obra batzuk: Zhenitba (1886, Ezkontza) eta Sorochinskaya yamarka (1867-81, Sorotchintskyko feria) operak, Heriotzaren kantuak eta dantzak (1875-1877), Haurren gela (1870), Eguzkirik gabe (1874), Debussyren ustetan musikaren adibiderik miresgarriena, korurako Edipo (1858), Saul errege (1863), Senaqueribeko porrota (1867), Josue Navino (1877-1878), pianorako Intermezzo (1861), Alla marcia notturna (1861), eta Gau bat mendi gorrian (1867).