Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Murua, Lautaro

Argentinar zinema zuzendaria (Santiago, 1927). Jaiotzez txiletarra da; hasieran antzezle gisa jardun zuen. Buenos Airesa joan zen bizitzera, eta Torre Nilsson zuzendariarekin lan egin zuen: Martín Fierro (1968) film ezaguna egin zuen, besteak beste. Zuzendari gisa La Raulito (1974) filma egin zuen.