Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Murua Etxezarreta, Tomas

Gipuzkoar eskultorea (Zarautz, 1928). 14 urte zituela sartu zen Arte Ederretako eskolan. 1965etik 1975ra zura landu zuen batik-bat eta brontzea 1975. urtetik aurrera. Erakusketa ugari egin ditu Euskal Herrian eta Espainian 1965-1981. urteen bitartean, batez ere. Obra nagusiak: Denok batera, Lotuta, Arrantzatik, Soka-tira, Euskal-Herria, Doinua, Nahikunde, Donostiako Bankoa banketxeko enblema, Tomas Albari eginiko monumentua eta Gipuzkoako Foru Aldundian dagoen Peñafloridako kondearen omenezko plaka.