Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mourão-Ferreira, David

Portugaldar idazlea (Lisboa, 1927 - Lisboa, 1996). Filologia erromanikoan lizentziatu zen Lisboako Unibertsitatean, eta irakasle izan zen unibertsitate horretan bertan. Hainbat aldizkari espezializatutako zuzendari eta sortzaile izan zen (Távola Redonda, a Capital, Colóquio/Letras, Graal, etab.), eta hainbat kargu publiko izan zituen (Kulturako estatu idazkaria 1976-1979 urteen bitartean). Literatura lan ugari eta genero askotakoak idatzi bazituen ere, nabarmenak ditu poesia lanak eta saiakerak. Mourão-Ferreiraren formazio klasikoa eta jantzia agerian gelditzen da bere lanetan, eta maitasunaren gaia da nagusia. Poema lan garrantzitsuenak hauek ditu: A Secreta Viagem (1950), Tempestade de Verão (1954), Os quatro Cantos do Tempo (1958), In Memoriam Memoriae (1962), Infinito Pessoal (1962), Do Tempo ao Coração 1966), Cancioneiro de Natal (1971), Matura Idade (1973), Entre a Sombra e o Corpo (1980), Ode à Música (1980), Os Ramos e os Remos (1985), O Corpo Iluminado (1987), No Veio de Cristal (1988). Saiakera lanei dagokionez, aipatzekoak dira: Tópicos de Crítica e de História Literária (1977), Os Oficios do Escritor (1989) eta Terraço Aberto (1992). Eleberrien artean nagusia Um Amor Feliz (1986) da. 1965ean antzerki lan bat egin zuen, O Irmão.