Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Moura Brizola, Leonel de

Brasildar politikaria (Carazinho, Río Gran do Sul, 1922 – Rio de Janeiro, 2004). Bere lehenengo kargu politikoetan, diputatu izan zen biltzar legegilean eta Río Grande do Sul estatuko gobernadore (1958). 1962an diputatu federal izan zen eta handik bi urtera, militarrek estatu kolpea jo zutenean, hamabost urterako joan zen Brasildik, oposizioko beste hainbat politikari bezala. 1979ko amnistiaren legeari esker, bere herrialdera itzuli zen eta sozialismo demokratikoaren ideologia beretu zuen. Brasilgo Langileen alderdia berriz antolatzeko traba ugari jartzen zizkiotenez, 1980an PDT alderdia sortu zuen. 1982ko hauteskundeetan Brizolaren kanpaina demokraziaren aldeko borroka bihurtu zen. 1983an gobernadore kargua hartu zuen, Río de Janeiro estatuan. Kargu hori utzi zuenetik lehendakaritzarako aukera gisa ikusten zen Brizola; azkenean, 1989an lortu zuen lehendakaritza.